Angel Erro.
JIRA

Motxila

2018ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Neure tranpan erori naiz. Polizia Nazionalaren bulegora joan naiz nortasun agiria berritzeko-edo. Abuztuan konfiskatu zidaten kroaziar aduanan. Hatz marka hartzeko eskanerra ongi ez dabilenez, bertako langilea hitz aspertuan hasi zait. Kroaziaz galdetu dit. Nik egunotako lan kargaz. Uda aurretik bereziki igotzen omen dira pasaportea atera edo berritzeko eskaerak. Baina orain urte batzuk, krisia hastearekin, argi nabaritu zuten beherakada, ia inork ez zuen pasaporterik behar kanpora joateko, erbestean lan egiteko joandakoek izan ezik. Eskanerra oraindik matxuraturik, klixera jo dut, esanez ikaragarria dela guztia (makroa) nola igartzen den xehetasunik ñimiñoenean ere (mikroan).

Gero, irratian, Pellorekin, hizpide atera da garai batean background deitzen genionari edo karga pertsonalei orain motxila deitzera jotzen dugula. Harira-edo, zuzenean aitortu dut berri bat erosi nahian nabilela, lapurretaren aurkako bizkar zorro eder horietako bat, kremailera ezkutukoa. Eta hor ohartu naiz neure tranpan erori naizela. Lehenago esandakoaren adibide ibiltari bihurtu naiz. Neure gustu ustez xaloa, motxila horien moda bera, zerbait esaten ari da gizarte honen orainaldiaz, Europako une histeriko zehatz honetaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.