Angel Erro.
JIRA

Irratia

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Euskalerria irratia sortu zenean (atzo 30 urte egin zituen) ni hamar urteko mukizua nintzen. Ez dut uste irratia entzunen nuenik. Urte batzuk igarota, orduan bai, diala arakatu bitartean, topatuko nuen. Garai horretan ez zegoen irrati digitalik. Uhinak norberak orraztu behar zituen, gustukoen bila. Horrelakoetan hizkuntza ezezagunak sortuko zidan sentsazioaren oroitzapena ez dut. Gorrotozkoa ez zen izanen, hortik gutxira hasiko nintzelako euskara ikasten, gertukoen iritziaren kontra ez, baina neurri batean kezkapean bai, horrek ikasketetan denbora kenduko ote zidan, unibertsitatea hasi aurretiko ikasturtean bainengoen. Orduan hasiko nintzen dial mortuan euskaraz uhinetaratzen zen apurra egarriz bilatzen, Iruñerrian euskalduna izateko zori petralaren berri gertuagotik ezagutzen, partekatzen. Oraindik aurrerago, irratiaren kolaboratzaile sare sarriaren parte bilakatu nintzen, aritu izan naizen beste edozein kultur eremuan baino feedback zuzenagoa lortuz. Airera botatako hutsalkeriez damutzeko bidea ez da samurra, beti norbaitek «goizean/aurrekoan irratian entzun zintudan» batekin agurtuko nauelako. Lotsari halako harrotasun bat gehitzen zaio. 30 urtez Iruñerriko euskaldunok partekatu dugun halako harrotasun bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.