Angel Erro.
JIRA

Imanol

2018ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Harkaitz Canori barkamena eskatu behar diot oso berandura arte ez naizelako enteratu bere azken eleberriaren gaia zein den. Gero jabetu naizenean, gogoratu naiz egiazki iragarria zuela lehenago eta nik aspaldiko elkarrizketaren batean irakurria niola. Oso berandura arte-k herenegun arte esan nahi du. Hortik dator bigarren barkamen eskea. Ez dut oraindik liburua irakurri, paperezkoa erosteko aukera izan ez dudalako. Baina Imanoli buruzko aipamenak, oroitzapenak, loturak nonahi aurkitzen hasi naizenez, euskaldun jende ni baino prestuagoak jarrita, nire deskuiduaz konturatu ez ezik, hasi naiz ni ere memoria freskatzen, artikuluok irakurtzen, datuak bilatzen, Canorenari espoilerra egiteko arriskua gorabehera.

Gogoratu zait Burlatan Imanolen kontzertu batean izan nintzela, euskaldundu berritan edo euskalduntzen hasita. Aita eraman nuen. Horrek zeinen aspaldiko izan behar duen salatzen du. Googlen ez dut data aurkitu. Kontserbatorio berrian izan zen, pianistak lagunduta, eta oso jende gutxi geunden. Orduan, nire herriaren erdalduntasunari egotzi nion. Seguruenik, zerbait gehiago zegoen.

Nobela ez dut begiztatu, baina harrerak pentsarazi dit bakea Imanolekin ala geure buruarekin egin nahi ote dugun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.