Angel Erro.
JIRA

Maite zaitut

2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Espainiako alderdi sozialistak bideo bat zabaldu du, hauteskunde kanpaina ofizialki hasi ez arren mundu guztiak badakielako lasterketan irteteko tiroak dagoeneko egin duela eztanda. Ikusi dut. Eskuinaren uniformetasun nahiaren kontrastean, Espainia askotarikoaren aldarria egiten du. Horren frogagarri, gaztelaniaz bestelako hizkuntzak erabiltzen ditu, laburki: «T'estimo, quérote, maite zaitut, o te quiero un montón, todo eso nos lo decimos en España».

Hizkuntza gutxituen erabilera apaingarria gorabehera, arreta eman dit eleaniztasunaren adibiderako hautatutako esaldiak berak, azkenaldian gero eta gehiagotan ikusten dudan joera baten erakusgarria delako. Kolektibo eta gutxiengoen eskubideen aldeko aldarrikapenean maitasun kontzeptuaren erabilera. LGTBIren aldeko kanpaina berri batean ere «maite duzuna maite duzula» eta horrelakoak agertzen ziren. Gay, lesbiana edo transexuala izatea maite kontu hutsa dela aditzera emanez. Eta euskaraz (edo katalanez edo galegoz) aritzea ere, orain gutxi Kataluniako politikarien aurkako auzian Marchena epaileak adierazi bezala, «arrazoi emozionalengatik» justifikatuko balitz bezala.

Ulertuko ahal dute maitasunik gabe larrua jo dezakegula euskaraz. Edo «izorra hadi» esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.