Angel Erro.
JIRA

Nortaz ari gara

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Nortaz ari zarete izenik aipatzen ez duzuenean? Nortaz ari zarete, euskal kulturaz mintzo, izenik aipatzen ez duzuenean? Nortaz ari zarete, euskal kulturaren alderdi negatiboez mintzo, izenik aipatzen ez duzuenean? Purrustada anonimoa birtxiokatzen eta zabaltzen dutenek badakite nortaz ari zareten, zehazki? Edo horren plantak egiteko zabaltzen dute? Edo beren burua salbuetsita sentitzeko birtxiokatzen dute zorionez haien izena aipatzen ez duen enegarren euskarazko artikulu ausarta?

Azkenaldiko bi adibide zehatz ditut gomutan: gustura irakurri ditut (nik beti irakurtzen dut gustura) X-ren eta Y-ren hondar artikuluak, Z eta A izenekoak, hurrenez hurren. Ulertu uste dut zer salatu nahi duten bertan, baina ez zehaztasunez, ez batak ez besteak ez baitakarte salatu nahi dutenaren adibide izendunik.

Nik ere horrela idatzi izan dut inoiz. Ulertzen dut izenik ez aipatzea; artikuluak idazten ditudan aldetik susma dezaket zergatia; bizi ez, baina inoiz hurbiletik sumatu dut mendekuaren usain bolboraduna: nork bere izena ez aipatuen zerrendan (ez) ikustera zigortua izatea (horren beldur kendu ditut aipamenak azken unean). Artikuluon irakurlea naizen aldetik, berriz, exijitu beharko genituzkeelakoan nago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.