Angel Erro.
JIRA

Itzulpena nirea da

2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Posta bidez bozkatu duenaren olinpikotasunaz, etxera iritsitako alderdi politikoen gutun irekitze solemnea egin dut sukaldeko mahaian, hots, unmailing delakoa. Paper horietako batzuek patata azalak bilduko dituzte laster. Bitartean, kukuak jotzen badit, zutabe baterako baliatuko ditut.

PSNren propagandak berehala deitu dit atentzioa. Ez Maite Esporrin portadan duen triptikoan, ez Maria Txibiterenean, ez dut aurkitu euskarazko hitz bakar bat ere, bigarrenak (itzulpena nirea da, noski) «errealitate soziolinguistikoaren arabera euskara babesteko» konpromisoa inprimaturik badakar ere. Zer, nongo, errealitate soziolinguistikok eraman ditu euskararik gabeko orri tolestu hau igortzera? Harrigarriki, Pedro Sanchezek eta Josep Borrellek Europako hauteskundeetarako sozialisten aldeko botoa eskatzen didaten gutuna elebikoa da. Horrek gogorarazi dit orain lau urtera arte inoiz aitortza linguistiko handiagoa sentitu dudala Espainiako erakundeetatik (nortasun agiria euskaraz, etab.) neure erkidegotik baino. Horretara itzuli ahal garelako beldurrak jo nau, eta ez zait munta gutxikoa iruditzen, aski esanguratsua baizik, PSN izatea oroitzapen hau piztu didana. Atzera egiteko gogoa ezin izan dute aste pare batez atzeratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.