Angel Erro.
JIRA

Burgosko astotxoarena

2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Esnatu berritan txio batean leitu dut PSOEk PPren lan erreforma atzera botatzea promestu duela, martxan zazpi urte daramana eta langileen eskubideetan hainbesteko atzerapena ekarri duena. Hau idaztera jartzerako, ez nengoen seguru irakurritakoa ameskizuna ote zen, edo ironic mode on botatako zerbait. Beraz, irakurleoi taxuzko zerbait eskaintzeko ahaleginean, bilaketa egin dut Googlen, PSOE lan erreforma idatziz gaztelaniaz. Agertu zaidan lehen esteka alderdi sozialistaren orrialde ofizialarena berarena da. Sartu eta, Noticias Actualidad goiburupean, Pedro Sanchezen adierazpen batzuk jasotzen dira: «PSOEk eginen duen lehen gauza Raxoiren lan erreforma ezeztatzea izanen da, langileen eskubideak berreskuratzeko». Duda egin dut. Orrialdean ez da inon datarik agertzen. Halere, argazkian agertzen duen orrazkerak pentsarazi dit promesa ez dela gaurkoa, lehen aldiz hala agindu zuenekoa baizik, 2014koa. Horren ostean, gauza asko gertatu dira. Mozio zentsura bat. Presidentetzara iristea. Lan erreforma hori mantenaraztea. Hauteskundeak. Ekonomia eta enpresa ministroak lan erreforma ezeztatzea emankorra izanen ez zela esatea. Hauteskundeak. Eta, batek daki, ezeztatuko dutela berriro agintzea ere bai akaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.