Angel Erro.
JIRA

Aditz sorta

2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak immigrazioa «kudeatzeko» hogei neurri aurkeztu zituen herenegun (besteak beste, etorkinen mugimenduak kontrolatzeko, herrialdean sartzeko bisak murrizteko, asiloa eskatzen dutenen estaldura medikoa mugatzeko; alor semantiko errepresiboa aditzetik hasita: kontrolatu, murriztu, mugatu). Turingia herrialdean AfD ultraeskuindarrak Angela Merkelen CDU alderdia gainditu du eta horrek krisia eragin du: haiekin itunetara iritsi, osasun-lerroari eutsi ala politika migratorio oraindik gogorragoa agertzea aztertzera eraman omen du. Espainian Vox alderdiak bakarrik dauden adingabe atzerritarren kontrako kanpaina abiarazi du, despertsonalizaziotik hasita (gaztelaniazko MENA siglak orokortu eta kriminalizatuz), eta egoera horretan dauden hiru nerabe jipoitu zituzten herenegun Madrilgo auzo batean, eta beste bat Zaragozan. Nola zen hori? «Batzuek jomugak zehazten dituzte eta beste batzuek burutzen dituzte erasoak»? Sinestezinera ohitzen hasita gaude. Nora eramanen gaituzten ongi dakigun neurri sorta agertzen ikusten hasi gara, amesgaizto batean bezala, hurrena zer datorren disimulatu gabe. Markoa aldatu digute, ia oharkabean, ia gure isilean. Iragartzen duten neurri gehienek aditz beldurgarria dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.