Angel Erro.
JIRA

Hipokrita

2019ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Ehungintza oso kutsatzailea dela (esaterako, blue-jean bakoitza egiteak 7.000 ur litro eskatzen ditu) erreportaje batean entzun dudan egun berean, beharrak hartaratuta, arropa denda handi eta merke batera joan naiz eta, nire printzipioen aurka eginez, japonierazko grafian hitz edo esaldi bat jartzen duen kirol-elastiko bat erosi dut. Ordaintzeko txandaren zain, japonierazko elastikoak zer dioen bilatu behintzat eginen dudala agindu diot neure buruari. Ez dut baztertzen hipokrita alaena esan nahi izaterik.

Ilaran nagoela, asperturik, beste zalantza bat piztu zait, zenbat litro ur beharko zituen erostera nindoan jantziak. Hiruko erregela egiten saiatu naiz. Beste zereginetan beharrezkoagoa litzatekeen ur parrastada atera zait. Errudun sentitu naiz, kreditu txartelaren zenbakiak sakatu bitartean. Etxerako bidean errua nori endosatu aurkitu dut. Norbaiti leitu diot, beira birziklatzea dela eta, garai batean denok birziklatzen genuela (beira, plastikoa, arropa...), haiek berrerabilita, dendara itzulita, zumezko saskia eramanda. Kapitalismoak erabilera bakarreko ekoizkin merkeezbete gaitu. Mundu jasangarriagoa nolakoa litzatekeen badakigu; zeharka ezagutudugu. Beste kontu bat da desohitzeko prest gauden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.