Angel Erro.
JIRA

Gazte gara gazte

2019ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Jainkoari eskerrak, edo ez, ez nuen irakaslearen bidea hartu. Etxeko inork ez du aspaldidanik, gure gurasoen garaitik, haurrik izan. Beraz, ez dut nerabeekin tratu handirik ez txikirik. Harrokeriarik eta penarik gabe diot. Horrela joan dira gauzak. Horregatik, seguruenik, inpresio handiagoa egin zidan hemen kontatzera noanak, berez eguneroko bizipena izanen den arren nire adineko askorentzat.

Tren geltokiko eskaileretan eseri naiz, arrebaren zain. Informal itxura ematen nion, horrela, zutik hain luze egon ezinari. Nire atzeko mailetan gazte kuadrilla bat eseri da, hain pega eginda haiekin egoteko irudipena (ematen dudala) eman baitit. Fisikoki, bakarrik. Ez ditut esaten dituztenen erdiak ulertzen. Erreferentziak, esan nahi dut. Baina inbidia diet, ulertu ezinean ere. Neska dira gehienak (ahotsengatik dakit, ez naiz-eta atzera begiratzera ausartu), baina mutiletako batek modu irekian hitz egiten du gogoko duen beste mutil batez. Lasai antzean hitz egiten dute, ni ikusezina bainaiz. Tarteka auzo-lotsak ere hartzen nau. Lezioren bat emateko gogoa gehiegi piztu aurretik, altxatu naiz. Ni handik lekutzea garaipentzat edo lasaitutzat hartuko dute haiek; nik, lege gupidagabe baten konplimendutzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.