Angel Erro.
JIRA

Esperimentua

2020ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Lau hilabete luzetan hogei kilogramotik gora galdu ditut, ez osasunagatik, nahiz eta argaltzeak onura ekarri dien nire artikulazio ahulei, ezta estetikagatik ere, nahiz eta azkenaldian nabaritu gaueko klubetan niregatiko interesa handitu dela, esperimentu soziologiko bat egin nahi izan dudalako baizik. Hona hemen nire oharrak, zientziari lagungarri gerta balitzaizkio.

Argaltasunak jarraitzen du eritasunarekin lotuta egoten. Lagun asko aldaketa fisikoaz ohartu eta galdetzen dizuten lehen gauza da nahita argaldu zaren edo gaixoaldi batetik pasatutakoa zaren. Kontrara, ez zait inoiz gertatu, loditasunak dakartzan gaitz guztiak gorabehera, loditasuna ez balitz inongo eritasunaren seinale. Ondoren, hiltzeko bidean ez zaudela jakinarazi eta gero, besteak zoriondu ohi zaitu, maiz zakartasun erretroaktiboaz, ez beti modu tazitoan, orain hobeto, zein guapo zauden adierazita. Suposatzekoa denez, horren funtsa da sozialki argaltasunak duen oniritziaren berrespena eta bide onean jarrai dezazun adore ematea. Paradoxikoki, ingurukoen iruzkinok pisu idealera iritsi izanaren sentsazioa ematen dio lodi ohiari, argaltzeko prozesua zailduta, konplimenduok inoiz gutxitan izandako eta azkenean lortutako onarpen sozialarekin nahastuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.