Angel Erro.
JIRA

Juntadizo

2020ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Ez dut beste hitzik topatu plot twist edo crossover erdarazkoak ordezkatzeko. Inork espero gabeko juntadizo bitxia egin dutelako, bat-batean, gurean arrakasta handia izaten dituzten bi gaik (bata aspaldiko laguna, beste puri-purian dagoen berriagoa): Coronavirus meets Basque. Koronabirusak euskara ezagutu du. Edo euskararen inguruko polemikak. Zer gehiago eskatzen ahal diogu bizitzari? Gainera, liskar sasi-dialektiko horiek gehien maite duten edo erosoen hazi ohi diren eremuan gertatu da: medikuntza eta, zehazkiago, medikuen kontratazioa. You know: zer nahiago duzue euskaraz dakien medikua ala mediku ona? Osakidetzak presazko kontratazioak egin behar izanen ditu koronabirusaren krisiaren erdian (beste aldi baterako utziko dugu nola iritsi den horraino eta zer egin den kudeaketa onaren mitoa) eta hor ere euskara baloratuko da, besteak beste. Demagogia eta euskarafobiaren birusak egoki mutatu eta koroa jantzi ahal izan du. Jokalekuan, estanpa biribiltzeko, bakarrik nafar sailbururen bat bota dut faltan (hezkuntzakoa baldin balitz, askoz hobe), kaka nahasten, hain zuzen ere, Nafarroako Kontseiluak eremu ez-euskaldunean euskara ezagutza baloratzea legezkoa dela esan duen egunean berean; zauriaren gainean pikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.