Angel Erro.
JIRA

Poesiaren eguna

2020ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Udaberriari eskaini nahi nion gaurko zutabea, baina despistatu eta oharkabean joan zait egun egokia, berez atzo hasi baitzen udaberria, goizaldeko 03:49an, martxoaren 21ekoa data orientagarria dela ahantzita. Horregatik ospatzen da gaur agian Poesiaren Eguna, udaberriaren hasierarekin bat, gauza ezaguna baita olerkariok bedatsea noiz hasiko egoten garela, neguaren hibernazio poetikotik esnatu eta natura metaforizatzeari ekiteko. (Ez du, beraz, poeta ospetsu baten jaiotze edo heriotza datak zehazten, Liburuaren Eguna bezala, zeinak bat egiten baitu William Shakespeare eta Miguel de Cervantesen hil egunekin eta IƱigo Astizen urtebetetzearekin).

Aurtengo udaberria triste hasi zen, inork espero gabean, ordu txikietan; eta etxeko leihoetatik (binaka doazen bizilagunei edo running-a egiten dutenei errieta egitearekin batera) ikusiko dugu aurten zuhaitzak loratzen, txoriak maitasunezko txorrotxioak entonatzen, eta abar, gutaz ahaztuta eta parte hartzen utzi gabe. Olerki uzta eskasa aurreikusten du, aurtengo, Poesiaren Kontseilu Arautzaileak: poema triste askoak, gaizki argiztatuak, txoko usainekoak omen datoz, 2020ko udaberria martxoaren 20an hasi arren, hots, Zoriontasunaren Nazioarteko Egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.