Angel Erro.
JIRA

Sukaldatzeaz

2020ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Itxialdiak harrapatu gaitu euskaldunok ados jarri gabe (berriro ere) kozinatzeari sukaldatzea deitzerik dagoen. Errealitateak (berriro ere) gainditu gaitu. Irin paketeak agortzen ari dira, jende ugari ari da ogia eta bizkotxoak egiten euskal herrietan, ore ama hazten, errezetak elkarri pasatzen, tutorialak zabaltzen, emaitzaren argazkiak partekatzen, eta ez dakigu ziur nola deitu egiten ari garen horri. Euskaldun berriok behintzat. Zehaztuko dut oraindik gehiago, badaezpada: euskaldun berri honek. Ez dakigu (pluralaren erabilera, hemendik aurrera, erretorikoa da) edo ez dugu gogoan. Euskalgintzan adituak gara arazoak planteatzen, debekuak eta gaizki esanak seinalatzen, baina ez hain zoliak konponbideak ospatzen. Orduan, zertan gelditu ginen? Transgresio onargarria da sukaldatu aditza erabiltzea, euskaldun zintzoen saldotik at sentiarazten laguntzen ahal dizuna? Ala euskararen hondamendia aurreratuko duen itxuragabekeria? Zer dio Amurizak?

Labeko denbora kontrolatzeko trikimailutzat erabil genezake eztabaida filologiko hau, zerbaiterako balioko badu. Sare sozial batean sukaldatu hitza erabili eta kargu hartzen dizun hirugarren erantzunerako, listo, labetik atera dezakezu quichea (ala kixea?).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.