Angel Erro.
JIRA

Soziofobia

2020ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Gobernuek kulturaren alde egin beharko luketen gauzen artean kultur industria erortzen ez uztea dago. Denok badakigu erakunde publikoek programazioari eutsi ahal diotela eserlekuetako %30arekin ere. Zinema aretoek edo antzokiek, ikuskizun txiki edo handiak antolatzen dituztenek, ez dute hain erraz. Engoitik, erakundeek kontuz ibili beharko dute sektore pribatuari egiten dioten horrelako konpetentzia ez-legitimoegiekin, kultur sarea, (dagoeneko prekario xamar eta soilik sasiprofesionala) guztiz desegitura baitezake.

Normaltasunera joko dugun neurrian, kultura eta kultur adierazpenak terapeutikoak suerta daitezke trauma baten osteko egoeran egonen den gizarte batean. Baina, bestalde, traumak berak jende gehiegi biltzeko beldurra ekarriko digu. Eta kulturak, berez, elkartrukea eta partaidetza eskatu ohi du.

Susmoa dut administrazioa zer egin jakin gabe geldituko dela, kultur kudeaketan publiko handiko ikuskizunetara gehiegi ohitu delako azkenaldian, ahalik eta jende gehienengana iritsi nahi izatera, gusturik zabalenak baino ez hartzera aintzat. Monokultiboa. Hortik ardoaren kultura izeneko jardunaldiak kultur aurrekontuetatik ateratzera ez dago deus. Ekitaldi masiborik gabeko garai honek balio dezala gogoetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.