Angel Erro.
JIRA

Prestigioa

2020ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Zer pentsa eman dit Nacho Vigalondo kantabriarrak esan berri duenak: «Badaude genero batzuk zuzenean prestigioa ematen ahal dizutenak [...], beste batzuk denborarekin mazeratu egiten dira; baina, halere, prestigioa niri bost axola zait [...]. Ea, famadun izenen panteoian egon nahiko nuke etorkizunean, noski, baina ez diot neure buruari lizunkeria horren alde ezer egiterik onartuko. Hasten baldin bazara filmak loriari eta onespenari begira egiten, litekeena da azkenean ariketa guztiz faltsuak ateratzea. Hortik babestu behar du norberak. Artistek inoiz ez lukete prestigioaz arduratu behar, horretan hasiz gero zintzotasuna galdu egiten delako».

Horretaz gogoratu naiz euskal sortzaile batekin solasa izan berritan, Iruñeko Rochen. Berehala aurkitu dut neure burua desenkusaka telebistako saio batean hasi naizelako, neure irudiari (poeta irudi aratzari) kalte egiten diola iradoki dit berak. Artista puruekin topo egitea latza izaten da. Ez dizute erraz barkatzen purutasun falta, baina iragaitzaz, oso modu sotilean, iradokitzea lortzen dute bestela ere ez zinatekeela, haien ustetan, aski aratz izanen.

Kalkulua egin eta Euskal Herrian prestigioa izateak edo ez prezio antzeratsua dutela (ezikusia) ohartzeak lasaitu nau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.