Angel Erro.
JIRA

Zer ahal dugu?

2020ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Lagun batek adierazi digu Elkarrekin Podemosen emaitzekiko pena. Beste batek erantzun du berari penarik batere ematen ez diola. Ematen du Iñigo Errejon Podemosen sortzaile eta kide ohia bigarrenera lerratzen dela, deitoratu baitu koalizioak galdu duen indarra, lehengo Ezker Batuaren ehunekoetan dabilela esanez. Metatutako akatsengatik. Ni gehiago hurbiltzen naiz lehen pertzepziora, ez baitut ahanztekoa (nafarra beti nafar) Iruñeko parlamentuan UPN kanporatu ahal izan bagenu eta abertzaleek osatu eta babestutako lehen gobernua osatu, Podemosen gorakadaren karanbolagatik izan zela, ez beste ezergatik, nola frogatu baitu Podemosek behera jotzea, zenbaketak beste batzuk izatea. EAEn kalkuluak agian beste batzuk dira. Sozialistez eta ezker abertzaleaz nekatutako boz emaile eta abstentziora jotzen zuten populazioaren zati bat aktibatu zuten. Denboraz zer gertatu da? Beren lehengo tokira itzuli dira boto emaileak? Podemosetik pasatu gabe zaila ziruditen ontzi aldaketak erraztu ditu? Baliteke. Dena den, zeinen erraz egiten ditugun analisiak, mugitzen ditugu hautesleak alderdi batetik bestera. Zeinen erraz ahazten zaigun abstentzioa aintzat hartzen. Zeinen erraz ematen diogun izena boto anonimoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.