Angel Erro.
JIRA

Folklorea

2020ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Pello Lizarraldek Ttap aldizkarian egin dituen adierazpen batzuen oihartzuna usu baino gehiago luzatu eta bestelako eztabaida bihurtu da folklorearen inguruan, Lizarralderena bezalako eraso merkeetatik folklorea defendatzera atera direnen eta idazlearen adierazpenak babestu dituztenen artean. Eztabaida hitz bakar horren ingurura lerratu da, Lizarraldek argi aipatzen duen arren «folklorearen, nostalgiaren eta erromantizismoaren arteko konbinazioa beldurgarria» dela, ez berez eta bere horretan folklorea, baizik eta harekin zer egiten den, nora eraman nahi gaituen, etorkizunerako abiapuntu gabe, iragan mitiko eta irreal batean goxo geldiarazteko balazta bihurtzea, alegia. Nik horrela ulertu dut. Bat nator. Eta sortu den gaizki-ulertuak adierazpenok baieztatzen dituelakoan nago. Izenak eman balitu, argiago geldituko zen. Nire ustez, literatura du bereziki jomuga. Atxagak defendatu eta gerora tropeleko belaunaldikoek garatutako literatur autonomia abandonatu eta ez ote garen neokostunbrismoan sartu. Euskara zerbait berezi, bakan, ohiz kanpokotzat hartu eta harraraztearen joera («en euskera no decimos corazón, decimos bihotz, que es algo así como dos sonidos») eta XVIII. mendeko apologistak: same energy dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.