Angel Erro.
JIRA

Barrikadak

2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Belaunaldiro, horrela esaterik baldin badago, belaunaldian behin, bestela, poliziaren kontrako barrikadak egitea osasungarria izan daiteke, hobe kausa on eta orokor baten alde bada. Suposatzen dut hori ere kasuan kasu erabakiko dela. Gaur egun seguruenik ez dagokit niri auto bat kalerik kale gurutzatuta uztea, neure garaian ere egin ez arren. Gizarte bakea asaldatzeko motibo arrazoizkoen zerrendatxo bat dut buruan, halere. Adinean gora egiteak batzuk bazter utzarazi dizkit, egiaaitortu behar badut. Etxebizitzen espekulazioa izan zitekeen arrazoi on bat kristal bat edo bi hausteko. Poliziaren beraren bidegabekeriek eta arbitrariokeriek polizia furgoi bat korrika eginarazteko eta gurpil pila bat erretzeko inspirazioa merezi dezaketelakoan nago. Zerrenda ez da hemen bukatzen, jakina.

Argi ikusten ez dudana da asteburu honetan, Txantrean, beste garai batean oso bestelako arrazoiek piztutako su eta borrokengatik ezagututakoan, botelloi bat desegitera joandako poliziaren aurka oldartzea, kontenedore bat kale erdira mugitu eta su emanda eta guzti, iragan heroiko baten oihartzun kasik komikoan. Ez zait gogokoa auzo langilearen seme-alabak, elkartasunezko talde borrokan gabe, egoismo etilikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.