Angel Erro.
JIRA

Nork aukeratzen?

2020ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Zaindaria nork zaintzen ote duen itaun klasikoak baditu zenbat aldaxka. Haietako bat honela formula liteke: Nork kontrolatzen ditu epaileak edo nork aukeratzen ditu epaileak? Tokian tokiko erantzunak daude galdera honentzat. Eta baita mailan mailakoak ere. Madrilen PPk blokeatua du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko epaile berriak izendatzeko prozedura. Horrek epaitzen omen ditu epaileak, eta munta handiko izendapenak ere egiten ditu. Blokeoaren arrazoi politikoa ez du ezkutatu (hala jarraituko omen du Podemosek gobernuan jarraitzen duen bitartean), eta horrekin oraindik argiago utzi du botere judizialaren erabilpen alderdikoia.

Ameriketako Estatu Batuetan ere Ruth Bader Ginsburg epailearen heriotzak hautsak harrotu ditu, Trumpi aukera ematen diolako bere sokako epaile bat hautatzeko Gorte Gorenerako. Epaileen independentziarako bermea omen denak, biziarteko kargua izateak, alegia, erabakiaren transzendentzia baino ez du bermatzen, berez inork sinesten ez baitu magistratuen ustezko inpartzialtasunean, hemen aipatu bi adibideek ongi egiaztatu bezala.

Bestelako formulak egon badaude, baina guztiak oinarrizko bazterkeria batetik abiatzen dira: nork aukeratzen (ahal) duen epaile izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.