Angel Erro.
JIRA

Separatisteraz

2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Frantziako tradizio jakobinoa mintzo zen lehengo egunean, frantziar telebistan, Manuel Vallsen ahotik, esan duenean berak ez zuela katalana, euskara edo bretoiera hezkuntza sistemansartuko, separatismoari lotuta daudelako, antza, intrinsekoki, ezinbestean. Bera, dena den, dio elkarrizketan, bere emazte eta bere amarekin katalanez mintzo da, bere aurreko adierazpenak guztiz ezeztatuz.

Hitz zehatzak bilatzera abiatu eta lehen ministro ohiaren Twitter ofizialean ere autobiografia du Vallsek: «Regidor de Barcelona pel Canvi a l'Ajuntament de Barcelona». Bere iragan frantsesaz ere jardun du Vallsek katalan separatistan: «Ex Primer Ministre de França». Pentsatzekoa da «hizkuntza erregionalei» buruzko adierazpenok Hexagonoko politikara itzultzeko igarobidea direla.Elkarrizketan ez du argitu zer egin beharko zen ustez kolonialismoarekin, inperialismoarekin edo faxismoarekin lotutako hizkuntzekin. Elkarrizketan ez du argitu liberté delakoak ez lukeen hiritar bakoitzari nahi duen hizkuntzan eskolatzea ahalbidetu behar. Elkarrizketan ez diote galdetu nork bere hizkuntza (edo bere hizkuntzetako bat) gorrotatzeak zer ekar dezakeen. Edo Kanadako eskoletan frantsesa kendu beharko zuten, separatismoa saihesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.