Angel Erro.
JIRA

Inkestei begira

2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Maiteminduen egunean badakit zer eginen dudan. Gutxi gorabehera. Igande batean da aurten. Igandeak aski egun dibertigarriak izaten dira norbaitekin nagoenetik. Bestela litzateke katalana banintz. Aurten, esan nahi dut. Ez nuke jakinen agendan zer idatzi. Hauteskundeei tartetxoa gorde beharko niekeen ala ez. Printzipioz bai. Momentuz bai. Data finkatu eta atzeratu eta gero berriz lehengoratu ondoren, otsailaren 14an izanen da, printzipioz eta momentuz. Entzun dudanaren arabera, azken unera arte, kanpaina betean egonda ere, epaile batek erabaki lezake berriz kontrakoa esan eta atzeratzea. Zuzenbidezko estatu batean bainoago, non ziurtasun juridikoa nagusi den, balirudike intrigazko batean gaudela, non plot twist-ak diren lege.

Ikusteko dago, hauteskunde katalanak otsailean eginez gero, zein izanen den azkenean gertakizunen biraketa. Inkestak Illa fenomenoaz mintzo dira. Osasun ministroa hauteskundeak irabaztera irits liteke. Baina hor amaituko ziren aldaketak? Horrek ezin du ERC, orain arte irabazletzat ikusten zuena bere burua, gauzak birplanteatzera eta Pedro Sanchezi babesa kentzera eraman? Sozialistek Katalunia irabazi eta Espainia gal zezaketen? Epaile batek erabakiko du, legeari edo inkestei begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.