Angel Erro.
JIRA

Gazteria

2021eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Ez dut gazteez hitz egitea gogoko. Solas horiek dagoeneko ez ditut lehen pertsonan izaten, eta guztiak aire estrategiko, moralizantea edo nostalgikoa hartzen du. Halere, batzuetan suertatzen naiz horrelako hizketaldi baten erdian. Suposatzen dut egunen batean doktore tesi ugari idatziko dituztela pandemia eta gazteak direla eta. Batzuk dagoeneko hasi dira ahoz zirriborratzen.

Lagun bat kexatu zaigu gazteen arduragabekeriaz. Beste batzuk ulerkor azaldu dira. Zer eginen genuke guk halako egoera batean? Topiko dantza hasi da. Telebistako tertuliakide ematen dugu.

Madrilgo diskoteka baten irudiak ekarri ditu batek hizpide. Donostiako eta beste euskal herrietako aurre egite eta kargak aipatu ditu beste batek. Guztia gauza bera ez ote den argudiatzeko tentazio sintetizatzailea izan du hirugarren batek. Tokian tokiko tradizioari edo topikoei heldu omen diete batzuek eta bestetzuek. Kasu horretan, gehitu dut nik, Ertzaintzaren erantzuna ere tradizional bezain topikoa izan da. Hedabideak ez ezik guztiok erosoago ematen dugu gauzak erraz kokatu eta diskurtsoak ia bere horretan berritu ahal ditugunean. Madrildar aberaskume berekoiak, euskal gazte matxinoak. Berez hala dela erabaki eta solasa oroiminera lerratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.