Angel Erro.
JIRA

Gidabaimena

2021eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Nonbait irakurri dut belaunaldi gazteek gidabaimena izateko interesa galdu dutela. Z belaunaldi delakoen artean (hots, 1995etik aurrera jaiotakoen artean) erdiek baino ez dute karneta atera. Printzipioz ez dirudi gutxi, baina aurrekoekin konparatuta hala omen da. Egiazki, nire adineko gehienok badugu gidabaimena. Orduan oraindik askatasun modu bat zen, lanean hasteko ezinbesteko tresna ez gutxitan.

Ikusi dut berriari batzuek erantzun diotela ez dela interes falta, aukera falta baizik. Gidabaimena lortzeak balio dituen mila euroak (datua ez dut nik bilatu) ez dagoela gazte gehienen esku. Ez dut ahaztuta oraingo gazteriak guk baino oraindik zailago daukala, egoera prekarioagoan daudela. Baina, halere, susmoa dut hor badagoela beste kontu bat ere.

Nire inguruan ikusten dut autoarekiko menpekotasuna aienatzen doala, orain urte batzuk ezinezko zirudiena. Aitak berak ez du kotxea gauez hartu nahi (tren geltokira gogoz kontra etorri da nire bila, ia bi orduko aurrerapenarekin egun-argiz gidatu ahal izateko). Nire mutilak motorra saldu du, lanerako 4-5 kilometroak oinez egitea hobetsita. Arrebarekin partekatzen dudan kotxea nire esku ez dagoenean hartzen dudan lasaituak ere Z belaunaldikoekin senidetzen nau?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.