Angel Erro.
JIRA

Espazioan barna

2021eko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Zeren bila doaz multimilionarioak espaziora? Asteburuan jakin dugu Richard Branson Virgin konpainiako buruak aurre hartu diela Amazoneko Jeff Brezosi eta Teslako Elon Muski lurra utzi eta espaziora ateratzeko temari. Zeren bila doaz? Nik uste gure bila doazela espaziora. Jendearengan behar berri bat erein nahian. Merkatu berria ireki nahian. Ez alferrik, itzultzean, Bransonek espaziora joateko aukera librearen alde mintzatu da: «Irudikatu mundu bat non adin, genero, arraza guztietako jendeak espaziora joatea izanen bailuke».

Beren burua gainerako gizateriatik kanpo dagoela harro erakustea ere izan daiteke helburua. Ukiezinak dira. Portugalgo hedabide batean irakurri dut mega-aberats bat espaziora bidaiatu ahal izatea nahikoa zergak ordaintzen ari ez delako seinale baino ez dela. Seinale edo alarde.

Mundua zenbat aldatu den ere adiera ematen du norgehiagoka espazial berri honek. Garai batean egitandi globala zena, non gizadi guztiak edo gutxienez haren zati batek (bestearekin lehian) parte hartzen baitzuen, eta guztion aurrerabidearen desenkusa zeukana, orain zerbait indibiduala da, nork bere poltsikotik jarritako diruaz finantzatua, norberaren ahalmenaren erakusbide, eta errentagarri bihurtzeko bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.