Angel Erro.
JIRA

Larrimin honek

2021eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Bitan galdetzen dio Toscak, izen bereko operaren bigarren ekitaldian, Erromako poliziaburua den Scarpia baroiari ea gezurra esan beharko lukeen («dovrei mentir?»), tortura nolabait geldituko badu. Ondoko gelan Toscaren maitalea den Cavaradossi dago. Ikusleek ez dugu ikusterik zer egiten dioten, baina garrasiak entzun ditzakegu, Scarpiak gogorrago hartzeko agintzen ere bai. Azkenean, Toscak amore ematen du, Cavaradossiren nahiari entzungor eginez: Angelotti iheslari politikoa gorderik non dagoen aitortu du. Torturatzaileak jakin ohi du ahulezia zein dugun.

Opera ikustean freskoak nituen buruan 13/13 sumarioan auzipetutako abokatuek epaiketan salatu dituzten tortura saioen lekukotzak. XIX. mendearen bukaeran Giacomo Puccinik dagoeneko argi zeukana, torturak edozein adierazpenen egiazkotasuna auzitan jartzen duela eta hortaz guztiz baliogabetzen duela, alegia, ez da espainiar justizian aritzen direnentzat hain garrantzitsua ere, tortura horiek gertatu diren ikertzeko nagia eragiteraino, Europako epaileen aurrean maiz lotsagorritu arren, hortik urte batzuetara, baina, Toscak berak esan bezala, «com'è lunga l'attesa! Luze itxaron beharra! Komedia hutsa da, badakit, baina amaigabea ematen du larrimin honek!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.