Angel Erro.
JIRA

Txerto txartua

2021eko azaroaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Hezkuntza Ministerioa onartu nahian dabilen dekretu berriak Filosofiako eskolak murriztu nahi dituenez, ia desagertzeraino (atzo egunkari honetan bertan Maitane Nerekan Umaran filosofia irakasleak salatu bezala), ez dakit gaurkotasunak eskura jarritako honako dilema moral hau zer irakasgaitan jorra zezaketen, beharbada Ekonomiaren hastapenetan. Irakurri bezala ekarriko dut hona: Grezian egon omen dira sendagileei 400 euro ordaindu dieten txertoen aurkakoak, hauek COVID-19aren aurkako botika txertatu ordez besoan ur esterilizatua inokulatzearen truke. Osasun-langileek dirua hartu, baina, ur huts eta soilarekin txertatu ordez, benetako bakuna jarri omen diete.

Esan bezala, eskolan eztabaidatzeko moduko kasu asmatua ematen du, baina egia behar du izan, ingelesez irakurri dudalako hor nonbait, ez dezala inork pentsa ez ditudala nik fountain serioak erabiltzen.

Hor uzten dut kontua, norberak nahi duen gogoeta egin dezan, edo inkesta azkar bat sare sozialetan. Nik bederen nolabaiteko atarikotzat hartuko dut. Aste luzeak neramatzan koronabirusari buruzko kontuak hona ekarri gabe eta susmoa dut berriro hasiko garela zutabegileok gai honen inguruan dantzan eta predikuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.