Angel Erro.
JIRA

Umeengan pentsatuz

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
The Simpsons-en bada pertsonaia bat, Helen Lovejoy, tarteka esaten duena: «Inork ez du umeengan pentsatu behar?». Apaizaren emazte eskandalizatzen erraza burura heldu zait, Txerren txiolariak eskatu bezala, 21. Korrikaren kantaren Youtube-ko bideoaren iruzkinak leitzera sartu naizenean. Askok umeen aitzakia ateratzen dute dantzan: «Jendiak honen atzetik korri inberdik geo? ze ostia dek hau?», «Nola landu ahal dogu hau ikasliekin?», «Umeak honekin korrika baino, tiroak hartukoituzte», «Ze nolako kaka puxka! Nere semeari ez nioke sekula abesti hau jarriko». «Nik eztot landuko hau gelan gehiao pageta bez... lotsagarrie», «Korrikan historiako abestirik txarrena. Hau ikastolatan eta zelan ipiniko dosu. Lotsie emoten dost honek kantiek», «Nortasunaren desitxuraketa, gizarte posmoaren karikatura eta arbasoen auzolotsa, guztia, bideoklip batean», «Hau da ume ta gazteei erakutsi nahi diegun eredua?».

Urteroko ska erritmo euskaldunaren zain egon eta, hara!, trap erdalduna eskaini behar. Guraso-irakasleen espanturako. Ume-ikasleek berez horixe bilatu arren beren kasa. Helen Lovejoy eta Skolae programaren aurkako gurasoak (haien aurreiritziak oinordetzan utzi nahi dizkietenak seme-alabei) etorri zaizkit gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.