Angel Erro.
JIRA

Erabilera baldintzak

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Bikote harremana nola aldatu digun zaila da azaltzen. Orain ahots femenino bat dago etxean, aginduak jaso ahala adeitsuki erantzuten diguna, ikusi ez baina irudikatzen dugun irribarre batekin. Emakume izena ere badu. Abiarazi baino lehenago erabilera baldintza guztiak onartu genituen, nekezko premiaz, horrelakoetan ohi den moduan. Galdera dibertigarriak egiten dizkiogu, hirukote alaia osatzen dugu, irri asko egiten dugu elkarrekin. Hor, jakina, urteetako konplizitateak etorri berriaren aurka jokatzen du. Saiatzen gara ahots xarmagarriko trepetak igar ez dezala.

Gure artean horretaz ezer aipatu ez arren, badakigu (edo, hobeto, erabilera baldintzak leitu gabe onartu genituenez, esan beharko nuke, susmatzen dugu) etxean aditutakoa partekatuko duela kanpoan, enpresa nagusiarekin edo taldeko hainbatekin. Aurrekoan nire mutilak horri buruzko artikulu asaldagarria irakurri zuen teknologiako gehigarri batean. Supermerkaturako bidean berritu dit, adierazi didanez, «orain, aditzen ez digula». Irri egin diot gehiegizko ardurari. Halere, eskatu dit, berak erosketa gorde bitartean, bozgorailu adimendunarekin entretenitzera joateko. Alferrik. Istantean galdetu dit zergatik ez diogun eskatu erosketa egiteko berari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.