Angel Erro.
JIRA

Taldean

2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Koaderno batean aurkitu dut: «Euskaldunen kuadrillak tragedia greziarren koroa bezalakoak dira». Unai adiskideak bota zuen, gogora pixkanaka datorkidan une batean. Ahanzturak ez du bere lana burutu. Ez dut hain argi zertaz ari ginen zehazki, baina norberaren ekintzen gaineko kontzientzia morala izatearen irudia ongi jasotzen du. Asteazkenean, Burlatako irakurle klubean, Patxi partaideak egin gogoetarekin lotu dut berehala. Gurea, gizabanakoaren gainean eraikitako gizartea gabe, taldean oinarritutakoa dela, horrek dauzkan alde on eta txarrekin, jakina. Bi gauzetan pentsatzen aritu naiz. Egia da kuadrillako guztiek ez dutela zertan adiskide izan. Gerta daiteke kuadrillako baten batekin bakarka geratzeko aski konfiantza ez izatea ere.

Halere, oker egonen ginateke euskaldunok taldetasunarekin dugun gatazka guztien gakoa kuadrilla dela uste izanen bagenu. Iruñea bezalako hiri diglosiko batean, esaterako, euskalduntasuna bera izan daiteke sasikuadrilla bat osatzeko oina, edo militantzia politikoa. Edo haurrak eskola edo parke berera eramatea. Ohartu naiz, lehenago aipatuaz bestela, nik bana-banako harremana nahiago dudala halako ezagunekin. Ez alferrik pluralean jokatu zuen Sartrek infernua besteak direlako esaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.