Angel Erro.
JIRA

Hanka berberaz

2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Horaziok esana, Herio hitsak txiroen etxolak eta erregeen dorreak hanka berberaz zapaltzen dituelakoa, berresteko kutsatu dituela koronabirusak zenbait agintari, halako aukeraketa ironikoa eginez bezala. Pandemiaren hasieran Boris Johnson jo zuen, arta intentsiboko gunera eramateraino. Orain, istorioaren fase arras ezberdin batean, Jair Bolsonaro gaixotu da, Trumpekin batera osasun krisia modu arduragabeenean kudeatu duena seguruenik. Kutsatzearen notizia ere nola eman zuen horren adibidea izan da: maskara kenduz kazetarien aurrean, zeinek salaketa jarriko omen baitiote. Maskara janztea maritxuen kontua zela esana zuen Bolsonarok.

Notizia zabaltzen hastean, ohartu nintzen jende gutxik erakusten ziola elkartasuna. Gutxi batzuek Brasilgo presidentea eskarmentatuko zuela espero zuten, gehienez, sendatzearekin batera, halako win bikoitza irudikatuz edo («txarrenean, zentzatuko da eta aldatuko ditu orain arteko neurri eta politikak»). Bazegoen aukera horri baikorregia irizten zionik, ni tartean. Bizitakoak hobeak izaten laguntzen gaituelako uste ustelean oinarrituta dago. Nik ederki irudika dezaket Bolsonaro sendatuta, eta koronabirusa hainbesterako ez dela esanez, bere marko ideologikoa sendotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.