Angel Erro.
JIRA

Txerto gudua

2020ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Sotilegia ez denez 2020aren gidoilaria, edo gaurko irakurleek guztia xehe eginda behar dutenez, Errusia ikertzen ari den COVID-19-aren kontrako txertoari Sputnik V jarri diote izena, superpotentzien artean ematen ari den lehia Gerra Hotzeko lasterketara espazialaren oihartzuna ekarriz. Beste lehia bat da honako hau, baina munduaren lidergoa ebazten ari delako sentsazioa orokorra da. Txertoa lehenago nork aterako duen karrerak, dena den, lehen postuan Txina gelditzeko aukera itzaltzen du.

Dena den, hemen denek aukeratu dute bere taldea zein den. Mendebaldekoak, hots Pfizer konpainiakoak, berea bide onean doala (%90eko eraginkortasunarekin) iragarri eta hedabideak hasi dira normaltasunera itzultzeko unearen hurbila iragartzen («Life will start returning to normal by spring», dio The Independent egunkariak). Kapitalismoaren ordezkaria dela argiago uzteko, Pfizer konpainiaren presidenteak lau milioi euro irabazi ditu informazio abantailatuarekin akzioak salduz.

Beste aldean (Errusia oraindik da beste aldea?) errusiar txertoaren eraginkortasuna oraindik handiagoa zela iragarri denean, berriz, guztia da datuekiko susmo eta aieru. Gehiegi nabari zaigu norekin goazen? Berez, guztiokdakigu, jartzekotan, zer txerto jarriko diguten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.