Angel Erro.
JIRA

Funtsa eta forma

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Funtsaren gainean forma edo, bestela esan, mamiaren gainean azalekoa lehenesten duenari esteta edo formalista deitu ohi zaio, baina izendapen zaharkitua izan daiteke. Beharbada, estetika konturik gabe, politikari dagokion jokabidea da gehienbat.

Asko dira horren adibideak. Gertutik hasita, Navarra Suma koalizioak iragarri du Nafarroako Gobernuaren aurrekontuaren kontrako osoko zuzenketa aurkeztuko duela parlamentuan. Adierazpenen tonuafuntsari buruz jardunen balute bezalakoa da, baina «azken minutura arte» indarrean egon den Navarra Sumaren eskaintza (Gobernuak aurkeztutako edozein aurrekontu onartuko zuten, txeke zuria emanez, hitzez hitz, «PSNk zailtasun ekonomikoaren errealitateari aurre eginen dioten aurrekontuak planteatuko dituelako erabateko konfiantzarekin») aurrekontu horien edukiari ez ikusiarena egin eta baldintza bakarra EH Bildu hitzarmenetik kanpo uztea bada, alegia, zer baino norekin lehenestea, ez dirudi mamizko kritikak bultzatzen dituenik, azalekoak baizik.

Gauza bera esan daiteke Espainiako Kongresuan, kasu honetan ere euskal koalizio beraren bermeak ekarri dituen espantu eta deiadarrekin. Zer baino norekin bilakatzen doa politika, programez ahaztuta. Eta estetikaz ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.