Angel Erro.
JIRA

Baikorra

2020ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Ezustean harrapatu nau baikorra naizela egiaztatzeak, luzaro (pentsa, ezaguera dudanetik ia gaur arte) kontrakoa uste izan dudalako. Lehen seinaleak orain aste batzuk agertu ziren, bikotekideari 2021eko agenda eman nionean opari, lanerako erabiltzen dituenetakoa. Orduan oraindik ez nintzen guztiz ohartu. Beharbada denbora azkar joateko desira baino ez nengoen erosten ari, gure egungo gaitz guztien konponbidea dirudien urte horretara iristeko ezinegona. Lotsa ematen dit aitortzeak zer beste jokabideren bidez ohartu naizen benetan baikorra naizela. Heldu den abuztuko oporraldia antolatzen hasi naiz, erabakiak hartzen, txartel bat edo beste erosten ere bai. Ordurako guztia normaltasunera-edo itzulita egonen delako ziurtasunaz. Baikorra edo sineskorra, hedabideek ematen dituzten datekiko. Ez dut baztertzen eskari eta prezio baxuez probetxu ateratzeak mugitzen nauenik.

Edonola, neure baikortasun (dei diezaiogun horrela) estreinatu berriaz baliatu eta nire inguruko bestelako kontuetara hedatu nahiko nuke. Optimismoa gizarteratu. Belarriprest guztiek beren ahobizia aurkituko dutela pentsatu, paparreko txapa apaingarria izan gabe. Joe Bidenek mundua bakean utziko duela. Negazionistak besteak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.