Angel Erro.
JIRA

Izen bat

2021eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Fenomeno bitxia. Izen bat mereziko luke. Nola esaten zaio eskandalagarriak eskandalurik (edo ezustekorik) eragiten ez duenean. Nor harritu da benetan Espainiako Gobernuak gerra zikina delakoa erabili zuelako enegarren frogaren berri izan dugunean? Frogaren zehatzak harritu dezake, baina ekintza ez zen lehenagotik jakina? Nor harritu da, hitz beste eginez, Frantziako Eliza katolikoaren pederastia kasuen txostenarekin? Datu zehatzak inarrosi zaitzake. 1950etik honako 330.000 biktima horiek eguneko zenbat abusu kasu ekarriko luketen zuzenean zirraragarria da. Egiaren amildegiaren ertzean paratzen gaitu. Baina benetan da neurriren batean ezagutzen edo sinesten ez dugun zerbait?

Horrelako eskandaluen berri izatean eskandalizatuarena egiteko ahalegina egin behar dugu, lehenagotik susmatutako bidegabekeria bidegabekoa izateari utz ez diezaion, haiek arintzeko erantzukizuna gure bizkar eror ez dadin, ondokoari adibide emateko ere bai beharbada. Zutabegileak askotan hartu beharreko jarrera izaten da. Espainiako Gobernuak errugabeak erail zituela modu ilegalean? Ez esan! Eliza katolikoak haurren aurkako abusu sexualak (gutxienez) isildu dituela? Hara, Jainkoagatik!

Izen bat merezi dute ezustekorik ez dakarten haserreek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.