Angel Erro.
JIRA

Are EBtik kanpokoei ere

2022ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Mila esker, Eneko! Txoko honetan euskarari buruzko zutabeek beti izaten dute harrera ona, baina ez da erraza hain gai maiztuari ikuspuntu berririk aurkitzea. Horregatik, benetan eskertzen diot Andueza jaunari, berak bestelako asmoz bota bazuen ere, argudio berria eskaini baitit gure hizkuntzak administrazioan nozitzen duen bazterkeria salatzeko, gaurkorako nuen zutabe motelagoa biharkorako utzita, lehia handia egoten delako iritziaren azokan.

PSE-EEko idazkari nagusiak dio ezin diegula hizkuntz profilik eskatu atzerritik datozen medikuei (zer tema duten, ia laidogarria, osagileek osagile onek, jakina; mediku txarrek baino ez omen dute hizkuntz gaitasunik euskara ezin ikastearekin), «are Europako Batasunetik kanpo datozenei ere». Sekula horrelakorik! Inportanteena, gehitu du, nola ez, medikutan onenak izatea da, arreta onena izan dadin. Lehen arreta deseraikitzearekin lotuta sotilki? Esan gabe doa mediku atzerritarrok, are EBtik kanpokoek, gaztelaniaz jakitea ez dagoela auzitan. Gaztelania jakiteko «betebehar» konstituzionala atzerritarrentzat ere dago indarrean? Ala kontua da arreta non eta nori eman behar dioten («arreta onena izan dadin»). Zergatik, orduan, euskararekin ez jokatu berdin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.