Angel Erro.
JIRA

Boikota

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Boikota losintxa bezalakoa da, kontuz ibili behar duzu nori egiten diozun, kontra bihur dakizukelako. Argi dago, esaterako (boikota egiteko deia egiten dutenak ez beste guztientzat), Kataluniako produktuen kontrakoak Kataluniatik kanpoko industria eta komertzioa kaltetzen duela, eta berez, deitzaileen ideologia gezurtatuta, Espainia osoa ere bai (hots, autoboikot ezinezko bilakatuta).

Nafarroako Auzitegiak manadakoak baldintzapeko askatasunean uztearen haserrealdian, egon da (berriz ere) Iruñeko festei (neskak hara ez joanda, parte ez hartuta) boikota egiteko deia luzatu duenik, asmorik onenean, haserre bizian, ulertu behar da, ez baitute ikusi proposamenaren gibel-onarpena: bortxaketaren aringarri edo leungarri bat, gertatuaren erantzukizunaren parte bat festari (gehiegizkoaren ospeko festari, hain zuzen, eta guztia aitortzeko tenorean onar dezagun guk geuk, iruinxeme-alabok, hala eman izan diogula inoiz) egozten diolako, boikatagarri irizteraino bederen.

Boikotak, Iruñeko Udalak eta herriak azken urteetan jarrera matxisten kontra egin dituen kontzientziazio kanpaina eredugarria, hasieran auzian hain jarria, Iruñearen izen onaren kontrakotzat joa, ez du aintzat hartzen, borroka hori lurrarekin berdinduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.