JIRA
Beren hildakoei
2018ko urriak 11
Harri eta zur gelditu naiz ikusi dudanean fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eta hamabina mila euro eskatzen dizkiela Clemente Bernad eta Carolina Martinezi Erorien Monumentuari buruzko dokumental baterako grabatutakoagatik. Akusazio partikularra ere badago auzian (toki horretako kriptan hilero mezak antolatzen dituen anaidi frankista bat), oraindik zigor handiagoa eskatzen duena, baina ni harri eta zur edo, tokiari dagokion bezala, harri eta hezur utzi nauena da estatuaren organo batek ere ehiza honetan parte hartzen duela ikustea. A sus muertos dokumentala ikustera jarri naiz. Gomendatzen dizuet zuek ere bilatu eta ikusteko.
Eraikin zoritxarreko horren inguruko edozerk eragin ditzake harridura eta zurbiltasuna. Bernad eta Martinezen lana ikusita (non ardatz nagusia oroigarriari buruz Iruñeko jende izenik eta aurpegirik gabeak ematen dituen sei erantzun sail baita), Exprai marrazkilariak esan bezala, diskurtso faxistaren errotze arriskutsuarekin batera eraikinaren eta iraganaren inguruko ezezagutza kaltegarria egin zait harrigarriena. Etsigarriena. Martinezek eta Bernadek grabatutako bozak bezalako asko dira gure erkidegoan jazarpen honen aurka isildu edo ezezagutza kaltegarriaz goratuko direnak.