Angel Erro.
JIRA

Pudorea

2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Hitz egin dezagun pudoreaz, proposatu du bat-batean lagunak afariaren erdian. Lehenengoz, aurkitu behar izan dugu euskaraz horri nola esaten zaion, erdarakadan (edo latinismoan) ez tematzeko. Euskal hiztegietan bereizten da sexuarekin ala apaltasunarekin lotuta dagoen. Aritu gara noraino uste dugun lotsaren baliokidea den. Teoria bat inprobisatu dut: pudoreak aldez aurretiko osagaia du; lotsak (edo ahalkea), hitz orokorragoak, ondoriozko jitea izaten du. Mahaikide bat, pixka bat suminduta (gutaz lotsatuta?), oldartu zait esanez hori gaztelaniatik pentsatutako kontzeptu banaketa dela. Arrazoia eman diot. Askotan, eta horretaz elebakarrak ezin dira ohartu (hori pobrezia!), eztabaida ustez sakonak hiztegi kontu hutsetan oinarrituta daude. Halere, gaiarekin jarraitu dugu. Paradoxikoki, pudoreak, edo lotsak, edo ahalkeak, edo umiltasunak, edo dena delakoak, batzuetan, eraman zaitzake zeure burua gehiegi erakustera, zeure buruaren kontra egitera. Konplitu edo esker-erakutsi baten aurrean, txikiarena egitera joko du; isildu ordez, txaketa eder eta on hori oso merke aurkitu duela beherapenean argituz edo irabazi duen lehiaketan beste inor aurkeztu ez zela aitortuz. Lotsatiok izaten gara exhibizionistenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.