Angel Erro.
JIRA

Usaimen galera

2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Beldurrari usaina omen dario. Halaber, koronabirusak usaimena sorgortzen omen die zenbait gaixori. Uztailean, seguruenik uztailaren 12an, hauteskundeak egonen omen dira EAEn. Hiru omen horien baturak ondorio haluzinogeno esperogabeak eragiteko ahalmena dauka.

Batek esanen luke hauteskundeak deitzear omen dagoen alderdi jeltzalea ez dela, koronabirusaren ondorioetako bat dela kausa, erakusten ari den urduritasunaren edo, nahiago baduzue, beldurraren usain hedakorraz ohartzen ari. Azkenaldian ematen dituen urrats guztiek, hartzen dituen neurri guztiek, 0,5 fasearen katramila barne, hala salatzen dute. Ondoko erkidegoan bozkatzen duten lagunek, halere, ez dute jarrera hori ulertzen: «Zer uste dute, edozein eginda ere, ez dutela irabazi behar?». Egia esan, ez da ezinezkoa EH Bildu, PSE eta Podemosen gehiengo alternatibo bat, inora iritsiko ez dena, Espainiako Gobernuak EAJren babesa behar duen bitartean, Enric Juliana analista katalanak dioenez, baina babes horren prezioa merkatuko du, hori bai.

Badirudi oasia delakoa ispilatzea baino ez zela mundu guztiarentzat, lau urtean behin gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.