Angel Erro.
JIRA

2020

2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Barrerako bidali didaten bideo batean bi igarle argentinarrek iragartzen dute, suposatzen denez 2019ko azken egunetatik, heldu den urtearen nolakoa. Espero nuenaren kontra, ez dute batere asmatzen; hor omen dago grazia.

Zirraragarriagoak egin zaizkit Jean-Pierre Melville zinema beltzaren zuzendariaren adierazpen zahar batzuk, deus igartzeko inolako asmorik gabe aurtengo kontu/hizpide askotan aparatzen duelako. «Emaztearekin eta hiru katurekin bizi den bakarzale bat naiz. Oinarrizko araua dut nire garaikideekin gutxitan ibiltzea. Adiskide bat daukat, anaia bat bezalakoa, baina ez dut inoiz ikusten; bera Floridan eta ni Tillyn bizi naiz». Jarraian, azalpen luzea ematen du ezkerrekoa ala eskuinekoa izateaz, guztiz mutur batekoa izaterik ez dagoela sostengatuz (egunotan askori entzun diogun moduan), azkenean bere burua eskuineko anarkistatzat edo jotzeko.

«Zahartzearen kontzientzia hartzea tragikoa da. Bakarrik gaudela bat-batean konturatzea esan nahi du. Zahartzaroa bakardadearen gailurra da. Ez dakit hemendik 50 urtera nitaz zer geldituko den. Nire film guztiak izugarri zaharkituko ziren, naski. Eta zinemarik ez da egonen. Zinemaren desagerpena 2020 aldera jotzen dut; ordurako, telebistarik baino ez da izanen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.