Angel Erro.
JIRA

Lau urte lasai

2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Ordu honetarako eginak egonen dira igandeko hauteskundeei buruzko irakurketa interesgarrienak, sakonenak, zehatzenak. Ordu honetarako agortuta egonen dira garaipenaren xanpain eta txakolin botila guztiak eta banatuta kontsolamenduzko sari guztiak ere. Besteoi hondarrak baino ez zaizkigu geldituko. Hondarrak eta dudak. Nik badut bat. Zergatik inork ez duen, ezta une batez ere, EAJk bakarka goberna dezakeelako aukera planteatu ere. Hor zehar oso zabalduta dagoen geometria aldakorrari helduta. Batzuetan sozialistekin (41 eserleku), beste batzuetan ezker abertzalearekin (53 eserleku), gaia zein den, eta are inoiz Podemos eta Ciudadanosekin ere (38), alderdi horiek ezdeustasunetik atera nahi dutenean, gauza bat alderdi menostu biek behar ahal dutena. Mundu guztiak jakintzat eman du, protagonisten baieztapenaren beharrik gabe, jeltzaleek lehenengoekin berretsiko dutela ituna. Seguruenik, bientzat aukera erosoena da, EH Bilduren gorakadari itzal handiena egiten diona, buruhauste gutxiena ematen duena, zeren, batzuekin eta besteekin negoziatzen hasita, nork esaten dizu gehiengo alternatibo bat ere ez duzula aktibatzen ahal? Sozialistek ere ez dute katramilarik nahi. Ez du ematen kario salduko dutela babesa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.