Angel Erro.
JIRA

Irailak 11

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun
Ez dut sarean zabaltzeko argazkirik dorre bikiak atzean ditudala eta, gaur hogei urte erasoa gertatu zenean zertan ari nintzen gogoan badut ere, ez da kontatzea merezi duen deus miragarririk. Jende askori tragedian parte hartzearen irudipena ematen dio telebistan ikusi izanak. Ni gehiago inpresionatu nau irudiok berriki ikusteak, XXI. mendeko politika zenbateraino baldintzatu duen jabetzeko tresnak eskura.

Esan berri dudanaren berdintsua sarean bota duen bati beste norbaitek zer erantzun dion: 1973ko irailaren hamaikakoak gehiago baldintzatu du historia, Hego Amerikan ezkerrak har zezakeen proiektu propioa errotik moztu zutelako, mundu osoan zabalduko zen bide neoliberal ezinbestekora kondenatuta. Edo horrelako zerbait. Galdu dut txioa eta ausartegia begitandu zait bere ondorioetan.

Seguruenik gehiegi eskatzen diegu une historikoei. Lehenagoko eta ondorengo gertakariak ulertzeko, pisu gehiegiz zamatzen ditugu. Gaurko eguna efemeride garrantzitsuen eraginpean da. Zaila behar du. Katalunian ere badirudi irailaren hamaika bakoitzean independentismoak indarrak neurtu behar dituela eta ahitu ez dela frogatu munduari, stand-by-an baino ez dagoela sinetsarazteko elkarretaratze kopuru nahikoa eskainita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.