Angel Erro.
JIRA

Medikua lekutan

2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Harritua zirudien Gotzone Sagardui Osasun sailburuak bere hitzek jendeari eragin dioten harridurarekin. Berak esan du medikuen eskasia dela kausa urrunago joan beharko duela pazienteak medikudun osasun etxea topatzeko, medikurik gabeko anbulatorioak egonen direla, osasun zentro batzuk itxiko dituztela oporraldietan, eta horrelakoetara ohitzeko herritarren «kultur aldaketa» eskatu du. Zeresana sortu dute «proposamenek». Eta sailburua harritu. «Ez dut ulertzen zer gertatu den atzotik gaurrera. Ez dut esan orain urte eta erditik hona esaten ez nabilenik». Ez da izanen pandemiarako neurri bereziak egonkortzea tranpa delako?

Dena den, errua agian guk dugu. Guk ez, EAEn boto eskubidea dutenek. Zerbitzu publikoen defentsa epela edo desegituratze epela aurrera eramaten dutenei planto ez egiteagatik, kargutxo ez hartzeagatik. Neurriok eskandalagarriak baldin badira Madrilgo Diaz Ayuso presidentearen eskutik datozenean, hemen ere beharko gintuzkete eskandalizatu.

Eta ez ohitu. Azkenaldiko leloa da ez dela nahiko langilerik lanpostu guztiak betetzeko. Tabernetan ere zerbitzariak falta omen dira. Fatalitatea bailitzan eta ez eredu baten aplikazioa. Sagarduik ere mediku eskasiaz jardun du eta ez kontratazio murrizketaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.