Angel Erro.
JIRA

Bi plano erretoriko

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Hipokrisiak izen txarra du; inork ez du, logika osoz, hipokrita izan nahi. Baina ematen du sare sozialek edo, zehazkiago, sare sozialen eta errealitatearen arteko aldeak (edo sare sozialen errealitatearen eta benetako errealitatearen artekoak, edo autofikzioaren eta autobiografiaren arteko aldeak) derrigorrez ekarri behar izan dutela beste moral bat.

Ez da jendea amultsuagoa idatziz aurrez aurre baino? Bihozñodun muxuaren emotikonoa bidali ahal dit kalean ozta-ozta eskua ematera ausartuko zitzaidan lagun batek. Modu berean sarean koherenteago agertu ohi gara, irmoago. Pantailaz bestaldean, bestalde, askotan presenteago ematen dugu, eskurago: disponible.

Arazoa da bi erretorika horiek gurutzatzendirenean, garai analogikoan hipokrisia deitzen genuenaren antza duen zerbaitean eror baikaitezke, errealitate plano ezberdinen talka denean. Ea elkar noiz ikusten dugun idatzi diot aspaldidanik ikusten ez dudan lagun bati, edo idatzi dit berak; benetan ari gara, nik dendaz denda mandatuak egin bitartean daramagun txat luzean. Halako batean kafetegi batean sartzerakoan lagun hura ikusi dut, disimuluz atzera egiteko garaiz, nire pixagalea eta gure solasaldi sinpatikoa beste norabait eramanda.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.