Angel Erro.
JIRA

Dinosauroak

2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Galdetu beharko genieke dinosauroei desagertu nahi duten? Iruñean entzierro simulakro bat egin dute, zezenen lekuan dinosauroak erabilita, jendea ohar zedin tauromakia historiaurrekoa dela. Eztabaida aspaldian dago irekita. Nire ustez ebatzita dago erantzuna, baina oraindik ez dira kaleratzera ausartzen. Bada jende partikular asko ere, erantzuna dans son coeur prest daukan arren, ahoskatzera ausartzen ez dena. Gaurko egunak, uztailaren seikoak, zezenketarik gabeko sanferminetako egun bakarra eta (halere?) iruindarren faboritoa omen denak, argibidea eman dezake zer izan daitezkeen etorkizuneko sanferminak. Nork behar ditu gaur dinosauroak korrika kalean?

Dinosauroez mintzo Felipe Gonzalezen irudia etorri zait, hitz beste egiteko ez bada ere. Galdetu omen diote zer iritzia duen memoria demokratikoaren lege proposamen onartu berriaz, badakizue, EH Bildu eta EAJrekin hitzartu den horretaz. Haren aditze gutxi duela esan du, baina ez diola «usain ona ematen». Harrigarria litzateke kontrakoa, La Cumbre «birsignifikatu» behar duen hitzarmena lekarki legeak, eta Gonzalez bertan hil zituzten Lasa eta Zabalaren arduradunen goi erantzulea izanik, ixa delakoa.

Nori bururatzen zaio dinosauro bati halakorik galdetzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.