Angel Erro.
JIRA

Europa ala anabasa

2018ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Brexit-aren kontu honek guztiak ez nau bereziki kilikatzen, beste arazo batzuen sintoma den heinean ez bada. Kontu erraza ematen du. Elkarte politiko baino ekonomikoago baten kide batek harpidetza utzi nahi du. Bikote baten dibortzioaren irudia erabili izan da. Hitzarmen bat egin behar da, argi dago. Edo bide txarretik egin gauzak. Horraino. Baina ez da matrimonio bat. Ez da binakako auzia. Horrek zailtzen ditu gauzak. Guztiarekin ados egonda ere, Europar Batasunari, auto-biziraupen kontu hutsagatik bada ere, erraztasunik ez jartzea dagokio. Hitzarmen honen negoziazio latza berez dena baino gehiago baita. Oharpen bat. Beste kideak abertitzeko modua. Definizioz ezin dizkio gauzak erraz jarri Erresuma Batuari. Batek txantxa bat plazaratu du. Nire ustez, grazia du oso litekeen eszenario batetik zeinen hurbil dagoen. Europar Batasunari estrategia eskaintzen dio: Erresuma Batuak beste erreferendum bat egitera bultzatu eta, remain aterako balitz, ez utzi berriro sartzen; frantziar kostaldetik britaniarrek elkar nola suntsitzen duten ikusteak. El Mundo Today ez da urruti ibili: «Theresa Mayren plana: Erresuma Batua kaosean murgildu Europar Batasunean jarraitzeko betekizunak betetzeari utzi arte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.