Angel Erro.
JIRA

Lehentasunak

2019ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Azkenaldian, eskuineko politikari asko ari dira iragartzen, gurean ere bai, boterera iritsi (haien irudiko, boterea berreskuratu, etapertzepzioan ez zaie arrazoi osoa falta) eta lehendabiziko gauza zer eginen duten. Madril hiriko PPren hautagaiak erdiguneko trafiko murrizketak bertan behera utzi. Ez omen zaie berokia ere esekitokian uzteko astirik ere emanen, hainbesteko presa dute, herriak bezala omen, bidegabekeria horrekin amaitzeko. Enrique Maya UPNko hautagaiak ere, iritsi eta lehendabiziko gauza, Armadari atzera emanen dizkio etorbidea eta ohore galdua. Haren nagusia, Esparza, ez da hain zehaztu zalea, eta oraingo gobernuak hartu dituen neurri guztiak atzera botatzeko asmoa omen du. Seguruenik ez daki nondik hasi.

Baina, bai, badakit nondik hasi. Begira, bestela, Andaluziara. Hauteskunde kanpainan zer aginduko zuten ez dut gogoan, zezenketen babesa izanen zen ala ehizarena, baina iritsi eta lehendabiziko gauza (dagoeneko aitortu dute inbestiduran) oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga kentzea izanen da, erkidego horretan milioi bat eurora arte dagoeneko salbuetsita zeuden arren. Horrelakoetan salatzen dute beren burua, lehentasunak benetan zeintzuk dituzten, eta noren lehentasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.