Angel Erro.
JIRA

Ezkutalekuak

2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Batzuetan kalera ateratzea beldurgarria izan daiteke: edozein ezagunekin topo egin ahal duzu. Ezagunek ez lukete iragaitzaz, espazio publikoetan, agurtu beharko. Lau hormen artean eta premia larriko kasuetan izan ezik. Irtenbideak egon badaude, dena den. Errazak izan daitezke saihesten. Hiri txikietan mundu guztiak egiten ditu gutxi gorabehera gauza berberak gutxi gorabehera ordu berdinetan. Irudipena berretsi dut joan den asteburuan. Larunbat arrats eta gauak kanpora atera, afaldu eta bira bat emateko dira. Taberna guztiak jendez gainezka zeuden, eguraldia lagun. Sexuz berezitako kuadrillaz beteta jatetxeak. Igandeak, eguerdian pote pare bat hartzeko, baina ez edozein tokitan. Modakoetan edo betikoetan. Ez zegoen horietan ia sartzerik. Bitartean, beste batzuk ia hutsik. Beroa bilatzen du jendeak, biharamunaren izu, elkarren kontra pilatuta. Baina jendetsuenak ere hustu ziren hirurak jotzerako. Orduz geroztik etxetik kanpo ibiltzeak familibako egiten zaitu, deslai, susmagarri. Igande arratsaldean basamortu da Iruñea. Gazteago banuen nora eskapa, liburuak non arakatu. Astegunak ezagunengandik ihesean berriz hasteko garaia da, ostiral edo larunbat arratsera arte. Pozik nago ezkutaleku bikaina topatu dudalako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.