Angel Erro.
JIRA

Estatu auzia

2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Ez da batere erraza Estatu Auzi batean bizitzea. Goizean goiz, estatu-auzitar arrunta esnatu eta ohetik atera ohi da krisi existentzial txiki bati aurka eginez. Estatu oso baten pisua sentitzen du bizkar gainean eguneroko zereginetara doanean ere. Mantenua bermatzen dion lanean aritu ondoren (zeren, ez dezala inork pentsa estatu-auzitarrok estatuaren diru laguntza berezirik jasotzen dugunik zorian egokitu zaigun estatu-auzitasunagatik), boza gaizki eman izanaren salaketak noiz adituko, kale eta kate batzuk saihestuko ditu etxerako bidean. Lau urtean behin larriagoa izaten da, baina ohitzen hasita dago, edo ia-ia, beti kargu hartzeko modu berriren bat aurkitzen dutelako. Azkenaldian Ciudadanos alderdiak gatza eta piperra itzuli dio auziari, halako kontu astunean posible den neurrian. Alberto Carlos Riverak Espainiako erkidego eta udal guztietan eskuineko beste indarrekin sozialisten kontrako hitzarmenak (previously known as «galtzaileen hitzarmenak») prestatu bitartean, Nafarroan sozialistei eskatu die UPN, PP eta C's-en gobernua ahalbidetzeko, zergatik eta (ezetz asmatu) Nafarroa estatu auzia delako.

Arratsean beste estatu-auzikideekin geratu da zerbait hartzeko, hiritar normalak balira bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.